Babeslea:

Eusko Jaurlaritza

Pibotaje bidez sortutako hiztegiak

Sarrera

Hiztegien atarian ondoko hiztegi elebidunetako edukiak kontsultatu daitezke bertako edukien gaineko kontsultak eginez:

Bilaketa

Kontsulta egiteko bi eremu bete behar dira. Lehenengoan hizkuntza bikotea eta kontsultaren norabidea aukeratzen dira, menu hedagarri batean eskaintzen diren aukeren artetik. Adibidez, EU->DE aukerak kontsulta Euskaratik Alemanera egingo dela adierazten du. Ondoko testu-kutxan kontsultatu nahi den hitza zehaztuko da (jatorrizko hizkuntzako sarrera). Bilaketa kutxa horretan, "*" ikur berezia bilaketaren atzetik erabiltzeko aukera dago. Ikur honek edozein karaktere segida ordeztuko du bilaketan. Adibidez, euskara→alemana hiztegi elebidunean hanka* bilaketa egingo bagenu, euskarazko hurrengo sarrera guztiak eta hauetariko bakoitzaren itzulpen guztiak erakutsiko lirateke: hanka ,hanka egin, hankamotz, hankazpi, hankaondo, hankapetu

Bilaketa prozesua hasteko nahikoa da teklatuko "Intro" botoia sakatzea edo "Bilatu" botoiaren gainean klik egitea.

Emaitzak

Itzulpen bikoteen ziutasuna

Hiztegien atarian eskuragarri dauden hiztegi guztiak automatikoki sortuak izan dira, inolako esku-hartzerik gabe. Bertan eskaintzen diren itzulpen bikoteen zuzentasuna ez dago egiaztatuta. Hori dela eta, sarrera baten ordainak bi multzotan banatzen dira, ordain horiek duten ziurtasun mailaren arabera:

Itzulpen ziurrak:

Zalantzazko itzulpenak:

Topatutako ordain bakoitzeko, Hiztegien atariak aurkituriko itzulpen ziurren eta zalantzazko itzulpenen kopuruak erakusten ditu. Hasiera batean itzulpen ziurrak bakarrik erakusten dira baina zalantzazko itzulpenak ere ikusi ahal izateko nahikoa da "Erakutsi zalantzazkoak" loturan gainean kilkatzea.

Hindi, arabiera eta txineraren kasuan itzulpenak alfabeto latinoan ere erakusten dira honako metodoak erabiliz:

Boto sistema

Aurreko puntuan azaldu bezala, Hiztegien atarian eskaintzen diren hiztegi elebidunetako itzulpen-bikoteen zuzentasuna ez dago %100ean bermatuta. Horregatik, eta eskaintzen diren hiztegien kalitatea hobetzeko helburuarekin, atarian kontsultatzen diren itzulpen bikoteak zuzenak edo okerrak diren markatzeko aukera ematen zaie erabiltzaileei. Horrela, erabiltzaile batek, itzulpen-bikote bat zuzena edo okerra den identifikatzeko gai bada, boto positibo edo negatibo bat emateko aukera izango du.

Horrela, itzulpen bikoteen hasierako ziurtasuna aldatuz joango da erabiltzaileen boto positibo nahiko jasotzen dituzten itzulpen-bikoteak ziurragoak edo fidagarriagoak izango dira, eta alderantziz, boto negatibo ugari jasotzen dituzten itzulpen-bikoteak ez dira hain fidagarriak izango.

Erabilpen adibideak

Itzulpen eta jatorrizko hitz bakoitzeko, Hiztegien atariak 3 erabilpen adibide erakusten ditu, eta adibide gehiago pantailaratzeko aukera ematen "Erakutsi testuinguru gehiago" klikatuz gero. Erabilpen adibide hauek hiztegi elebidunak sortzeko prozesuan erabilitako corpusetatik erauzten dira.

Harremanetarako: hiztegien_ataria@elhuyar.com